Indar barriz, egiteko eta ekiteko

Anboto astekarian 2024.02.09an argitaratua.  Aste hau Santa Ageda koplen martxan hasi dogu eta mozorrotzeko gogoz ekingo deutsagu asteburuari. Jai giro horretan murgildu orduko, zer pentsatu emoteko asmoz, zutabe honetara nire hausnarketatxoa partekatzera nator. Aberria ez da gauza abstraktua; niretzat, maite […]

Ikusiezinei azpimarra

Anboto astekarian 2023.09.29an argitaratua. Irailak emoten deutso ikasturteari hasiera… eta ekinaldi barriak hasten doguzan honetan, ia-ia ikusiezinak diran ekarpenak azpimarratu gura dodaz agerkari honetan. Euskaltegietan dagoz nigan lilura sortzen daben ekarpen batzuek. Euskararen sendotasunari hiztun bakoitzak ekarpen handia egiten badeutso, […]

Harriez gaindi

Anboto astekarian, 2019.06.07an argitaratua. Zapatu honetarako eguraldi epela eta aterria iragartzen dabe. Arratsaldez, Gerediagako zelaira hurbildu, eta euskal zineaz gozatzeko aukera paregabea daukagu, aire librean. Ni, bezperatan, han grabatutako filme berezi bategaz natortsue. Gerediagara hurbilduz gero, jakizue, hantxe bertan, XIV. […]

Aniztasuna

Anboto astekarian, 2018.10.26an argitaratua. Jakina da, urtero, Durango euskararen hiriburu bihurtzen dauan ekitaldirik badago, hori Durangoko Azoka dana. Horregatik, bada, poztu nau hainbeste Gerediaga Elkarteak aurtengo ekitaldirako aniztasunari omen egiteak. Aniztasuna leku guztietan dago, Durangoko Azokan, Durangaldean eta euskararen geografian. […]

Sukalki demografikoa

Anboto astekarian, 2018.06.22an argitaratua. Anbotoko haitzaren azpian, Axpen, kokatutako jatetxe txiki bat munduko onenen artean sailkatu dabe sukaldaritzako adituek. Joan bedi lerrootatik, nire zorion mezua Etxebarri Erretegiko pertsonentzat! Gure Herriarentzat irakasbide ederra dakar sari honek. Izan ere, bere txikitasunetik, nazioartean nabarmen […]

Zori(on) partekatua

Anboto astekarian, 2017.12.15ean argitaratua. Durangaldeko biztanleen artean %8,6k ez dauka benetako ongizaterik eta langabezia tasa %10,02koa da, iturri ofizialen arabera. Datuak datu, ingurura begiratu eta laster konturatzen gara, zoritxarrez, gurean badagoana zailtasunik daukan pertsonarik. Zorionez, aldiz, beharrak beharrean jarri izan […]

Gaur ospatu, urte guztian bizi!

2011ko abenduaren 3an, durangon.com -en argitaratua Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. Gaur ospatzeko daukaguna, euskara, urte guztian komunikatzeko, pentsatzeko, jolasteko… bizitzeko erabili daigun! Abenduaren 3a aukeratu izan dogu euskaldunok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egia esan, ez naz ni ospakizun […]