Anboto astekarian 2024.05.03an argitaratua. Bestelako garaiak ziran. Batzarrak egiteko zailtasunak nabarmenak ziran; gai zehatz batzuez hausnartzeko batzarrak antolatzea are zailagoa zan, baita arriskutsua ere. Gaur nire lantokia dan Orueko muino hau, Euba izenez ezagutzen zan inguruetan… eta kongresu baten lehen […]
Konplize moreak
Anboto astekarian 2024.03.08an argitaratua. Gaur martxoak 8 ditu. 42 urteko seme, bikote eta aita naz. Eta nik ikusi dodan aita izateko modua nahiko aldenduta dago, nik aita izateko aukeratu dodan eratik. Ez dot inor epaitzen, ni neu ere inperfektua naz […]
Indar barriz, egiteko eta ekiteko
Anboto astekarian 2024.02.09an argitaratua. Aste hau Santa Ageda koplen martxan hasi dogu eta mozorrotzeko gogoz ekingo deutsagu asteburuari. Jai giro horretan murgildu orduko, zer pentsatu emoteko asmoz, zutabe honetara nire hausnarketatxoa partekatzera nator. Aberria ez da gauza abstraktua; niretzat, maite […]
Sorioneku
Anboto astekarian 2023.11.17an argitaratua. Asteon, “Irulegiko eskua” dalako aurkinkuntza gertatu zanetik, urtebete pasa da. Brontzezko pieza horretan inskribatutako berbek, orain dala bi mila urte euskara izan bazala adierazten dabe. Ikerlariek esku horretan inskribatutako beste hitzen gainean argia jartzen dabilz, baina […]
Ikusiezinei azpimarra
Anboto astekarian 2023.09.29an argitaratua. Irailak emoten deutso ikasturteari hasiera… eta ekinaldi barriak hasten doguzan honetan, ia-ia ikusiezinak diran ekarpenak azpimarratu gura dodaz agerkari honetan. Euskaltegietan dagoz nigan lilura sortzen daben ekarpen batzuek. Euskararen sendotasunari hiztun bakoitzak ekarpen handia egiten badeutso, […]
Harriez gaindi
Anboto astekarian, 2019.06.07an argitaratua. Zapatu honetarako eguraldi epela eta aterria iragartzen dabe. Arratsaldez, Gerediagako zelaira hurbildu, eta euskal zineaz gozatzeko aukera paregabea daukagu, aire librean. Ni, bezperatan, han grabatutako filme berezi bategaz natortsue. Gerediagara hurbilduz gero, jakizue, hantxe bertan, XIV. […]
Zaintza beharra
Anboto astekarian, 2019.03.09an argitaratua. Gizarteak zaintza behar dau; izateko eta irauteko. Pertsonen multzoa gizarte bihurtzen dauan ezaugarria, alkarren arteko zaintza da, pertsonen arteko erlazioen multzoa. Eta gizarte batek irauteko, kide barriak hazi eta hezi behar ditu, alkar-zaindu, joandakoak ordezkatuz, bizitzaren […]
Baibidea
Anboto astekarian 2019.01.25ean argitaratua. Herrietako kaleak eta zabalguneak, azaleko orbainak eta zimurrak bezala, historiaren pasarte batzuen lekukoak dira. Gure bizitzaren kontakizuna egiteko modu asko egon daitekean arren, gertaera batzuk derrigorrez aipatu behar dira. Holan gertatzen da, bihotz-transplante bat gainditu dauan […]
Aniztasuna
Anboto astekarian, 2018.10.26an argitaratua. Jakina da, urtero, Durango euskararen hiriburu bihurtzen dauan ekitaldirik badago, hori Durangoko Azoka dana. Horregatik, bada, poztu nau hainbeste Gerediaga Elkarteak aurtengo ekitaldirako aniztasunari omen egiteak. Aniztasuna leku guztietan dago, Durangoko Azokan, Durangaldean eta euskararen geografian. […]
Ehun urte
Anboto astekarian, 2018.09.14an argitaratua. Lehenengo aldiz historian, gaur jaiotako umeak ehun urte biziko dira. Zientziaren aurrerabideak eta pasa dan mendean eraikitako punta-puntako osasun eta gizarte-babes sistemek, bizitzaren luzapena ekarri dabe. Urte gehigarri horreen saria baliotsua da. Baliotsuegia bizitzaren amaieraren luzapen […]