Euskara maila(k)

Anboto astekarian 2025.12.12an argitaratua. Gaur, euskal administrazio publikoan 150.000 langile baino gehiago dagoz. Aurreikuspen guztien arabera, hurrengo bost urteetan, seitik batek erretiroa hartuko dau. Kopuru handia izateaz gain, euren ordezkapenak Herri administrazioak euskalduntzeko aukera historikoa dakar. Aldiz, abagune honetan Lan Eskaintza […]

Lana, nortasuna

Anboto astekarian 2025.06.20an argitaratua. Ez dakit euskal herritar izateko zenbat modu dagozan… hiru milioi izan daitekez. Beharbada, gehiago, munduan zehar ere, euskal herritar lez jarduten dauanik ere badagoalako. Dana dalakoan ere, euskal nortasuna ez dau sorlekuak emoten, ezta jasotako abizenek […]

Fabrikatik fabrikara

Anboto astekarian 2025.04.04an argitaratua. Durangaldeko jarduera ekonomikoaren heren bat baino gehixeago (%35,8a) industrian oinarritzen da. Gure ingurua fabrikaz ondo hornituta dago, beste euskal herrialdeekaz alderatuz bereziki (%25 inguru). Fabriketan eskaintzen diran ordainsariak eta egonkortasuna ohi baino hobeak dira eta, neurri […]

Sinfonia demokratikoa

Anboto astekarian 2024.11.22an argitaratua. Zutabe “musikatua” dakart Santa Zezilia egunez agerkari honetara, Amerikako Estatu Batuetatik (AEB) datorren danbor hotsak arduratuta. Demokraziaren mugek jarritako dezibelio maila gaindituko dabe hango agintari barriek, lehenago ere, egingo dabenaren entsegu gisa, kapitolioa indarrez hartu eben […]

Aniztasuna plazako alkarbizitzara

Anboto astekarian 2024.10.04an argitaratua. Hainbat agerkarik etorkin kopuruaren aipamena egin dau azken hilean, gai barria izango balitz lez… eta ez, gure gizartea mendeetan zehar beste herri eta kulturekaz hartuemonetan egon izan da. Azken datuetara joz gero, Durangaldean zein Euskadin, mende […]

Adinkeria; izena eta izana

Anboto astekarian 2024.06.14an argitaratua.  Irudikatu egizu, anbotozale, 70 urteko pertsona bat. Pasibotasuna, gaixotasuna, gainbehera, gastua, eskaera, narriadura eta autonomia pertsonalik eza etorri badira zure burura… kontuz! Datu objetiboek hurrengoa adireazten dabe: adinekoen %85a baino gehiago autonomoa dana eguneroko bizitzako jardueretarako; […]

Akordiotik ongizatera; 1976tik 2024ra

Anboto astekarian 2024.05.03an argitaratua. Bestelako garaiak ziran. Batzarrak egiteko zailtasunak nabarmenak ziran; gai zehatz batzuez hausnartzeko batzarrak antolatzea are zailagoa zan, baita arriskutsua ere. Gaur nire lantokia dan Orueko muino hau, Euba izenez ezagutzen zan inguruetan… eta kongresu baten lehen […]