Anboto astekarian 2025.06.20an argitaratua.

Ez dakit euskal herritar izateko zenbat modu dagozan… hiru milioi izan daitekez. Beharbada, gehiago, munduan zehar ere, euskal herritar lez jarduten dauanik ere badagoalako. Dana dalakoan ere, euskal nortasuna ez dau sorlekuak emoten, ezta jasotako abizenek ere ez.

Nortasuna munduan bizitzeko, egiteko eta ekiteko modu baten adierazten da. Pertsonen arteko harremanak ulertzeko modu baten errotzen da, baita inguruagaz eta erakundeekaz daukaguzan harremanak ulertzeko moduan ere. Munduaren ulermen horretatik eratortzen da euskal nortasuna.

Adibide asko aipatu geinkezan arren, lana nabarmentzen da gure noratasunaren gako lez. Gure komunitateagaz “lotzeko” modu askea -kontraesan emoten dauan arren- lana da, gure gaitasunak komunitatarentzat baliagarria dan zeozer sortu, zaindu edo eradatzera bideratzea. Batzuetan enpleguaren bidez izango da, beste batzuetan boluntario lez, edota zaintzan, auzolanean… Danek ere, gure komunitateagaz lotzen gaitue, gugandik sortutako zeozer komunitateari emoten deutsagulako.

Hori da euskal tradizioa zeharkatzen dauan zutabe bat: lana, pertsona komunitateagaz lotzeko bide gisa. Euskadi Barriak, eta edozein herritar barrik, ezingo dau ahaztu lanak egiten gaituela euskal herri(tar).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *