Anboto astekarian, 2018.10.26an argitaratua.

Jakina da, urtero, Durango euskararen hiriburu bihurtzen dauan ekitaldirik badago, hori Durangoko Azoka dana. Horregatik, bada, poztu nau hainbeste Gerediaga Elkarteak aurtengo ekitaldirako aniztasunari omen egiteak. Aniztasuna leku guztietan dago, Durangoko Azokan, Durangaldean eta euskararen geografian.

Durangaldeko bizikideon %35 ez da Bizkaian jaio; ez orain, ez mende honen hasieran ere ez. Eta %28 ez da, eta ez zan, euskararen herrietatik etorritakoa. Durango haraneko biztanleak anitzak gara, sortzez eta izatez. Dagoeneko ez dago gizarte itxirik, homogeneorik eta enkapsulaturik.

Aniztasuna berez, ez da ona, ez txarra ere; dan hori baino ez da! Eta gizarte lez, erantzun behar dogun galdera ez da, zer egin aniztasunagaz. Gure buruagaz zintzoak izanez gero, benetan erantzun behar dogun galdera hurrengoa da: aniztasunaz baliatuta, zein etorkizun eraiki gura dogu?

Atzo bezala, bihar, aniztasuna gure ezaugarrietako bat izango da. Kontestu horretan eraiki behar dogu gure amets kolektiboa; ahozkatu eta gauzatuko dogun amets kolektibo bat. Eta aniztasuna aliatua izango dogu teknologien itsaso globalizatuan, Herri lez arraun egiteko.

Nik, nire tostatik, zertzelada batzuk jarriko deutsadaz amets horri. Euskaratik eta euskaraz; Durangotik eta munduan; egiten dogunetik, izan gura dogunera… irakurri ditut, hor nonbait, 120 proposamen. Hemen gehitzea, osatzea badago… eta ametsa kolektiboa izan behar danez, jarri gaitezan lerro honeei zureak batzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *