Anboto astekarian 2019.01.25ean argitaratua.

Herrietako kaleak eta zabalguneak, azaleko orbainak eta zimurrak bezala, historiaren pasarte batzuen lekukoak dira. Gure bizitzaren kontakizuna egiteko modu asko egon daitekean arren, gertaera batzuk derrigorrez aipatu behar dira. Holan gertatzen da, bihotz-transplante bat gainditu dauan pertsonaren kasuan; goitik behera doan orbainak, bizitza baten lehena eta oraina marrazten ditu.

Azal azpian, taup-taup; bizitza barria borborrean. Gure Herriak ere, itxitako orbainak daukaz. Iraganaren mugarri, etorkizunaren hastapenen lekuko, bizitza barri baten borborraren zain.

Herriak ez dira egun batean egiten. Egunez egun, egindako hautuen metaketa dira, komunitatea osotzen dogun gizaki bakoitzak hartutako erabakien ondorio. Horregatik, eten barik, jarraitu behar dogu korrika, erabakiak hartzen, zer eta leku berean egoteko, Alizia lurralde miresgarrianeko katuaren gisan.

Eta bizitza dan lurralde miresgarri horretan aurrera goazela, aukeratutako bidea edozein dala ere, badakigu ondorioak dituena. Jorratutako bideek azala kolorez, zimurrez eta orbainez janzten dabe. Erantzi ezinezko bidearen lekuko bihurtuko dira, gure historiaren pasarte.

Herri bizia, dinamikoa eta konektatua izateari eutsi behar deutsagu. Horretarako, ukazioaren eta geldialdiaren bidea alde batera itzi, garenetik —bihotz, orbain, zimur eta guzti— abiatu eta baibideari ziztu bizian heldu behar deutsagu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *