Anboto astekarian argitaratua, 2010.04.23an.
Argi dago, azken boladan, egunkariak hartuz gero, ez dagoala biharamunean zer barri izango dan iragartzerik; natura ere menperatzen eban susmoa eukan gizarte hau, ahoskatu ezinezko sumendi batek ziztu bizian jarri baitdau Europa osoa hankaz gora.
Egiari zor, hurrengo hileetan egunkarietan zer barri izango dogun jakitea erabat ezinezkoa emoten dau. Aldiz, urte beteren buruan hauteskundeak izango ditugula kontuan izanda, epe motzeko proposamenak ernetzearen ikusle bihurtzeko zorian gagozala uste dot.
Finlandian izan nazeneko ikastaldi bat partekatu nahi neuke hemen. Izan be, hango hezkuntza sistemaren edota gizarte politiken arrakastaren gakoa zein dan galdetutakoan, epe luzera egindako apustuen eta gizarteko akordio zabalek eutsitako ondorio zirala azaltzen euskuen. Hori praktikara eroateko, besteak beste, legebiltzarrean, “Etorkizuneko batzordea” euken, bertan herriarentzako ardatz izango ziran proposamenak eztabaidatuz eta adostuz. Inork irudikatu leike horrelako ezer gure Herrian?
Hurrengo hileetan epe motzeko proposamen ugari entzungo dogulakoan nago. Bien bitartean, etsidamuko durangaldea gorpuzten joango diran proposamenetan lan egiten jarraituko dogu EAJn; Durangoko industrigune barrirako oinarriak jarriz, EuskoTren-en egoitza Durangora ekartzeko eskatuz, Durango atseginago bat izateko trenbidea ahal bait arinen lurperatzeko borrokatuz edota babeseko etxebizitzak sustatuz, besteak beste.